Tapia eta Leturia laukoteak aldaketa bat izan du musikarien artean
Tapia eta Leturia laukoteak aldaketa bat izan du musikarien artean; Arkaitz Minerrek taldea utzi du eta bere ordez Fernando Irazoki jazpana jole Beratarrak hartuko du lekua. Aspaldiko ezaguna da Fernando Irazoki; Tapia eta Leturia Band taldeko teknikaria zelako. Ondo ezagutzen dute elkar eta gogo handiz ekin diote urteari.